Irungo jaiek badute kartela
Angel Blanco Egoskozabalen 'Arkupetik' lanak jaso ditu boto gehien eta haren lana izango da 2023ko Irungo jaien iragarlea.
Ia hilabete pasa da Irungo Udalak sanpedroak eta sanmartzialak iragartzeko kartel lehiaketa martxan jarri zuela eta bozkatzeko guztira bost lan zituzten aukeran herritarrek lotura honetan kontsulta daitezkeenak.
Horietatik batek bakarrik iragar ditzake jaiak eta 2.137 botorekin Arkupetik izenekoa izan da bozkatuena. Angel Blanco Egoskozabal da kartelaren egilea eta 1.200 euro eraman ditu saritan.
Gainera, accesita banatu du batzorde artistikoak eta hori Harmonia, melodia eta erritmoa kartelaren egilearentzat izan da.