Lehorrean eta itsasoan, asteburu bizi-bizia Hondarribian
Antzerkia, zinema eta Muxiko Eguna, kulturan herriko nabarmenenak. Kirol arloan ere badira jarduerak, itsasokoak batik bat.
Ekitaldiz beteta dator Hondarribiko asteburuko agenda. Kultur ekitaldiak badaude, aretoan eta kalean gozatzeko modukoak. Itsasoari begira ere jar daitezke herritarrak eta bisitariak: hainbat lehiaketa jasoko dituzte herriko urek. Horren harira, oharra: eguraldiaren iragarpenagatik, bihar (larunbata) egitekoa zen Itsasoratu 2023 jaialdia bertan behera gelditu da.
Honakoak dira kultur deialdiak:
Bihar (larunbata)
- 19:00etan, Itsas Etxea Auditoriumean, Alderray antzezlana eskainiko du Tartean Teatro konpainiak. 8 euro.
Etzi (igandea)
- 08:00etan, Hondarribiko Txistulari Taldeak alborada egingo du, Alde Zaharrean eta Mendelun.
- Goizean eta arratsaldean, Muxiko Eguna izango da herrian. Egitarau oso-osoa ikusteko klik egin hemen.
- 10:00etan hasita, kirol kaian, brokante eta bilduma azoka.
- 19:00etan, Itsas Etxea Auditoriumean, Irati filmaz gozatzeko aukera. Euskaraz egindako film guztien artean, inoizko ikusle kopururik handiena izan duen lana da Irati. 4 euro.
Aldi berean, kirol ekitaldiak ere badaude herrian. Honatx horien zerrenda:
Bihar (larunbata)
- Goizetik, judo jaialdia Jostaldi pilotalekuan.
- 10:30ean, Gipuzkoako Trainerilla Ligako azken estropada, eta aldi berean Gipuzkoako Txapelketarako sailkapen estropada.
- Goizetik arratsera ate, Kluben Arteko Gure Haizea I. Gurutzaontzi Txapelketa. Informazio 0so-osoa izateko, klik egin hemen.
Etzi (igandea)
- Goizetik, judo jaialdia Jostaldi pilotalekuan.
- 11:00etan, Gipuzkoako Trainerilla Txapelketa.
Hondarribiko kultur eta ekitaldien agenda oso-osoa ikusteko, klik egin esteka honetan.