Sei komun publiko berriak, aurki erabilgarri
Aste batzuetan denak martxan izatea aurreikusi du udalak. Sei komunak autogarbigarriak, erabilera mistokoak eta mugikortasun urritua duten pertsonei egokitutakoak izango dira.

Joan den martxoan Hondarribian sei komun publiko berri instalatzeko lanak hasi zituen udalak, eta jada azken txanpan sartu direla jakinarazi du Gonzalo Carrion zinegotziak. Proiektu honekin “oso urratsa garrantzitsua” ematen dutela esan du, “izan ere, Hondarribiak hamar komun publiko izango ditu hirian zehar”.
Udalaren asmoa aste batzuetan denak martxan izatea da. Guadalupen, Martxoak 8 plazan, Europa ibilbidean, San Juan de Diosen, Mendelun eta Amuten aurki daitezke.
Sei komunak autogarbigarriak, erabilera mistokoak eta mugikortasun urritua duten pertsonei egokitutakoak izango dira eta erabilitako materialak “kalitate handikoak, iragazgaitzak, eraso bandalikoen aurkakoak, eta higadurarekiko erresistenteak” izango direla azaldu du alkategaiak.