Emakumeen Itzuliaren hirugarren etapak Oarsoaldea eta Bidasoa zeharkatuko ditu
Igandean izango da hirugarren eta azken etapa, eta Donostia izango du abiapuntu eta helmuga. Jaizkibel eta Gurutze igoko dituzte txirrindulariek.
Bihar hasiko da 2023ko Euskal Herriko Emakumeen Itzulia, Itzulia Women. Bizkaiko Etxeberria eta Markina-Xemein herrien artekoa da hiru etapatatik lehena, bigarrena (larunbatekoa) Gasteiz eta Amurrio lotuko ditu (biak Araban), eta hirugarrenak Donostia izango ditu abiapuntu eta helmuga: Oarsoaldeko eta Bidasoko errepideetatik pasatuko da txirrindularitza proba. Tokian tokiko trafikoan aldaketak izango dira, txirrindularitza lasterketari bide emateko.
114,8 kilometrokoa da azken etapa hori. Donostian, 15:39an dira hastekoak. Gipuzkoako herri asko zeharkatuko ditu probak, tartean, bertako herriak. Batzuetatik bitan ere pasatuko da. Honakoak dira Itzulia Womeneko antolakuntzak aurreikusi dituen pasaera ordutegiak, abiadura azkarrenaren araberako zehaztasunekin:
- 15:39. Donostian hasiko da etapa.
- 16:41. Astigarragatik, Oiartzunera iritsiko da lehenengoz.
- 16:45. Gurutze auzotik lehenengo pasaera.
- 17:01. Errenteria-Orereta.
- 17:03. Lezo.
- 17:11. Jaizkibelgo gaina (2. mailako mendatea).
- 17:24. Guadalupe.
- 17:35. Irun.
- 17:39. Katea auzoa.
- 17:45. Gurutzetik pasako dira bigarrenez (3. mailako mendatea).
- 17:48. Oiartzun.
- 17:54. Errenteria-Orereta.
- 17:57. Antxo.
- Herrialdeko beste hainbat herri zeharkatu ondoren, 19:05an bukatuko da azken etapa Donostian.
Itzulian orotara 20 taldek parte hartuko dute, 5-6 partaide dituenak bakoitzak. Zortzi World Tour mailakoak dira, eta beste hamabiak Continental kategoriakoak.