Janari bilketa antolatu dute Toki Alaiko ikasleek maiatzaren 25erako
Elkarteen zereginak lantzen ari dira eta, bide horretan, hiriko hainbat supermerkatutan elikagaien bilketa antolatu dute hilaren 25erako, 09:00etatik 13:00etara.
Toki Alai Gazteluzar ikastetxeko 1. mailako ikasleek elikagai bilketa bat jarriko dute martxan hiriko zenbait supermerkatutan, ikasturte honetan lantzen ari diren Proiektu Komunitarioaren ondorioz.
Proiektu horrekin elkarteen zereginaz jabetzen ari dira ikasleak eta, horregatik, ikasitakoarekin “gure zerbitzuak” eskaini nahi dizkiote gizarteari.
Bilketa maiatzaren 25ean egingo dute, goizeko 09:00etatik eguerdiko 13:00etara, eta bilketa puntuak honako hauek izango dira: Pinudia auzoko eta Pio XII auzoko Eroski supermerkatuak; Serapio Mugikako, Palmera Monteroko eta Mendibil merkatuko BM supermerkatuak; eta Dunboa auzoko Todo todo supermerkatua.