'Iñigo Salaberria, in memoriam (1961-2022)' dokumentala eskainiko dute
DokuIrun programarekin jarraipena izango da ostiral honetako proiekzioa. Gainera, Koldo Almandoz zine zuzendaria segidan egingo den mahaia inguruan egongo da.
DokuIrun programaren saio berri bat egingo dute ostiral honetan (maiatzak 12 da) Amaia KZn, 19:00etan. Iñigo Salaberria, in memoriam (1961-2022) dokumentala eskainiko dute zeinetan Salaberriaren bideoartearen jardunbide profesionala kontatzen den.
Errenteria-Oreretan jaio zen Salaberria eta Quai de Javel (1984) eta Disdirak (1992) obrak sortu zituen, besteak beste, baita, Maria Elorza zinemagilearekin batera, Las horas contadas filma (2010) egin zuen.
Sarrerak dagoeneko eskura daitezke Amaia KZren webgunean eta leihatilan bertan, sarrerarik baldin badago. Emanaldiaren aurretik, aurkezpen bat izango da, eta, ondoren, mahai inguru bat, Koldo Almandoz zuzendariarekin Oreina (2018), Hondar ahoak (2022) eta Urban (2023) lanen autorearen eskutik.