EH Bilduren lehen ekitaldi nazionala Irunen egingo da ostiralean
Kanpaina Irunen hastea erabaki du EH Bilduk eta, hartara, Ficobako sarreran elkartuko dira maiatzaren 12an, 19:00etan.
EH Bilduk hauteskunde kanpaina lehen egunetik probestuko du eta maiatzaren 12an ekitaldi nazionala egingo du Irunen, hain zuzen, Ficobako sarreran, 19:00etan.
Bertan izango dira Oihana Briones Irungo alkategaia, Maddalen Iriarte lehendakarigaia eta Oskar Matute EH Bilduren kongresuko diputatua.
EH Bilduren lehen ekitaldi nazionala izango da eta Brionesek adierazi du “kanpaina hau etorkizunaren mugarria” izango dela. Hasiera honi “ilusio, anbizio eta gogotsu ” ekingo diotela azaldu dute.