Errepublika garaiko Ramon Perez Perez alkatearen omenezko liburua aurkeztu dute
Ramon Rubial Fundazioak 'Ramon Perez Perez, el alcalde olvidado de Hondarribia' liburua aurkeztu du gaur. Bertan izan da Pedro Barruso egilea.
Ramon Rubial Fundazioak Ramon Perez Perez, el alcalde olvidado de Hondarribia liburua aurkeztu du gaur herrian. Pedro Barruso Baresek egindako liburu honekin “herriak izan zuen azken alkate errepublikanoaren memoria berreskuratu” nahi dute. 1931ean lortu zuen alkatetza Perezek, PSE-EErekin. Alderdi sozialistako lehen ordezkaria izan zen herrian.
Noemi Odriozola PSE-EEko alkategaia bertan izan da, eta nabarmendu du Perezek “jarduera intentsua garatu” zuela: Errepublikako legeriaren aplikazioa, prozesu autonomikoa, langabezian zeuden langileen defentsa edota udaleko praktika txarren salaketan parte hartutakoa izan zela. Frankisten estatu kolpean Errepublikari “leiala” izaten jarraitu zuela erantsi du Iosu Alvarez zinegotziak. Tropa frankistak herrira iritsi zirenean alde egin behar izan zuen Perezek, Ipar Euskal Herrira egin zuen ihes. “Perez exilioan hildako alkate bakarra da. Lan honekin bere jarduera eta memoria berreskuratzen dugu”, erantsi du.