Aurtengo jaietarako ekintzak proposatu ditzakete hondarribiarrek
Herritarrekin batera diseinatu nahi dute 2023ko programa. Eskaera orriarekin batera, ekintzen behar teknikoak eta ekonomikoak zehaztu beharko dira.
Hondarribiko Udala aurtengo jaiei begira jarri da dagoeneko, eta 2023ko programak jasoko dituen ekintzak proposatzeko deialdi irekia egin du. Herritar orok ahalko du prozesuan parte hartu, helbide honetara idatzi beharko dute, nahi duten proposamena eginez. Eskaera orriarekin batera, ekintzen behar teknikoak eta ekonomikoak zehaztu beharko dira.
Horrez gain, udaleko iturriek nabarmendu dute nahitaezkoa dela Erantzukizun Zibileko Aseguru Poliza izenpetzea, udalak antolatu ez dituen programa ofizialeko ekintza guztietarako. Jasotako guztiak aztertuko dituzte.
Informazio gehiago jaso nahi dutenek, 943 11 12 83 telefono zenbakira deitu dezakete.