Mugaz gaindiko enpresen arteko harremanetan euskararen papera aztertuko dute. Zentzu horretan Ipar eta Hego Euskal Herriko enpresen testigantzak jasoko dituzte.
Datorren maiatzaren 24an, 09:30ean hasita, Enpresarean foroa egingo dute Ficoban Bai Euskarari elkarteak antolatuta. Zehaztu dutenez “Bidasoko enpresentzat oso interesgarriak diren gaiak landuko” dituzte eta testuingurua mugaz gaindiko lan harremanak izango dira, “garatzeko baliabideak, erraztasunak eta harreman horietan euskarak duen papera” lantze aldera.
Antolatzaileek azaldu dute Euskal Herriaren egoera “berezia” dela Espainiako eta Frantziako “estatupean” daudelako eta, hartara, Euskal Herri mailan lankidetzak garatzeko “berezitasunak” kontuan izan behar direla diote. Hala nola, legeak, diru-laguntzak edota lan egiteko moduak, “desberdinak direlako mugaren alde bakoitzean”.
Aztertzea izango da foroaren funtsa, hain zuzen, zeintzuk diren lan harremanak garatzeko baliabideak, erraztasunak eta harreman horietan euskarak duen papera.
Horretarako, administrazio publikotik Ipar eta Hego Euskal Herriko harremanak sustatzeko egiten den lana ikertuko dute; Era berean, bi aldeetan lan egiten duten enpresen esperientzia eta testigantzak ezagutzeko aukera izango da.
Parte hartzeko izena eman behar da aurretik
lotura honetan topa daitekeen formularioarekin. Egitaraua honako hau izango da:
Egitaraua:
- 09:30etatik 09:40era: Aurkezpena.
- 09:40etatik 09:55era: Marie Heguy-Urain, Euroeskualdeko hiritartasuna proiektuen kudeatzailea. Lankidetzak sustatzeko dauden baliabide publikoez arituko da, besteak beste.
- 09:55etatik 10:10etara: Beñat Irasuegi Ibarra, Talaios kooperatibako kidea. Translanekin proiektua aurkeztuko du.
- 10:10etatik 10:40etara: Atsedenaldia.
- 10:40eatatik 11:20etara: Onintza Agirre (Latzondo tresnak eta Berlatz) eta Pierre Bastres (Antola Cooperation). Enpresen arteko solasaldia izango da.