100 urte bete ditu Monica Carrion 'Larreaundiarrak'
Maiatzaren 3an bete zituen 100 urte eta alkatea eta bere senideak bera zoriontzera gerturatu ziren Ama Xantalen egoitzara.
Atzo 100 urte bete zituen atzo Larreaundiko auzotarra den Monica Carrion Garciak. Hiritar baten mendeurrenean Jose Antonio Santano alkatea bertaratu ohi da urteak betetzen dituenengana udalaren izenean zoriontzera eta atzo ere hala egin zuen.
Kasu honetan ez zen bakarrik joan eta senide eta gertuko askok ere probestu zuten berarekin egoteko parada. Carrion 95 urte bete arte bere kasa bizitu zela jakinarazi du udala, eta Larreaundin pasa du bere bizitzaren zati handiena, nahiz eta orain bere auzoko Ama Xantalen egoitzan bizi den.