Txingudiko emakume kontrabandisten errealitateaz ariko da Rosa Arburu Goienetxe
Emeki elkarteak antolatuta, hitzaldia emango du bihar Rosa Arburua Goienetxe doktore eta ikertzaileak. Sarrera librea izango da.
![](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2022/05/dsc07393-1200x800.jpg)
Bidasoan errotutako Rosa Arburua Goienetxek hitzaldia eskainiko du bihar (hilak 4) Hondarribian. Txingudiko Emakume Kontrabandistak izeneko hitzaldia emango du Kultur Etxean. 19:00etan hasiko da ekitaldia. Emeki Emakume Elkarteak maiatzerako antolatutako ekintzetako bat da biharko hitzaldia.
Bertaratzeko sarrera librea izango dela aurreratu du Emeki elkarteak.