Ezkuzlan azokaz gozatzeko hitzordu bikoitza
Hilaren 21 eta 28an eskualdeko artisauek azoka egingo dute, kirol portuan. Irunen ere egingo dutela iragarri dute, hilaren 14an.
Bidasoa Artisauen Elkarteak beste urte batez Eskuzlan azoka antolatu du. Bi igandez egingo dute, hilaren 21koan eta 28koan hain zuzen. Bertan, eskualdeko artisauen jaki, produktu eta sorkuntzekin egingo dute topo herritarrek kirol portuan, denetik izango dela aurreratu dute.
Hondarribikoari lotuta, Irunen ere azoka egingo dutela iragarri dute antolatzaileek. Hilaren 14an izango da hau, Kolon pasealekuan (10:00etatik 18:00etara).