Euskaldun zahar eta berriek hitzordua dute hilaren 19an
Maiatzeko Mintzodromoa egingo dute hilaren 19an, goizez, Kasino Zaharrean. Parte hartzeko izena eman beharko da.
Euskara ikasten ari direnek eta hiztunak direnek elkarrekin aritzeko aukera bikaina izango dute datorren hilaren 19an (ostirala da). Izan ere, udalak eta Blaganek jakinarazi dute Mintzodromoa egingo dutela egun horretan, Kasino Zaharrean. 10:30etik 12:30era luzatuko dute maiatzekoa.
Saioa irekia izango dela gogorarazi dute antolatzaileek, baina aldez aurretik izena eman beharko dela. Helbide honetara idatziz apunta daitezke hondarribiarrak, edo bestela, 688 86 53 98 telefono zenbakira deituta.