Hondartza garbituko dute larunbatean, auzolanean
Egiluze ikastetxeak hondakin garbiketa saioa antolatu du larunbaterako. Herri osoko familiei luzatu diete gonbita.
Egiluze ikastetxearen egitasmoz, Hondarribiko hondartzan garbiketa masiboa egingo dute datorren larunbatean (hilak 6). 10:00etan jarri dute hitzordua, hondartzako erloju inguruan bilduko dira.
Garbiketa honekin, itsasoko hondakinek eragindako arazoekin eta ingurua zaintzeko beharrarekin kontzientziatu nahi dituzte hondarribiarrak. Desikasi! programaren barruko saioa izango da. Dibertsitatea, aisia eta kontsumoa bezalako kontzeptuak lantzen dituzte honetan ikasleek.
Larunbatekoari begira, Egiluzeko ikasleek hitzaldi bat jasoko dute ostiralean eskolan, Surfrider fundazioko adituen eskutik.