Bidasoa Itzuliak trafiko aldaketak eragingo ditu herrian
Ostegunean helduko dira txirrindulariak, arratsaldez. Zeharkatuko dituzten kale guztiak itxiko dituzte, puntualki.
Etzi (osteguna, hilak 4) igaroko da Bidasoa Itzulia herritik, Hendaiatik abiatuko den lasterketa bukatuko dute Hondarribian. Horren harira, zenbat trafiko mozketa izango direla jakinarazi du udalak.
Lasterketa Jaizkibeletik helduko da, 17:15 inguruan. Herriko zenbait kale zeharkatu eta Harresilanda kalean izango dute helmuga, 17:35 inguruan.
Hala, lasterketak zeharkatuko dituen kaleak txirrindulariak iritsi aurreko ordu erdian itxiko dituzte. Kosta kaletik datorren trafikoa Aireportuko errepidetik desbideratuko dute, eta azkenik, Harresilanda kalean ezingo dela aparkatu jakinarazi du udalak, bihartik (14:00etatik).