Itsasoratu jardunaldia atzeratzea erabaki dute
Asteburu honetan egitekoa zen jardunaldia atzeratzea erabaki dute antolatzaileek. Maiatzaren 13an egingo dute.
Bidasoa Bizirikek jakinarazi du asteburu honetan egitekoa zen Itsasoratu jardunaldia atzeratzea erabaki dutela. Hala, asteburu honetan beharrean, maiatzaren 13an egingo dute.
Hemendik bi asteburura beraz, herriko aisialdi nautikoko hainbat jarduera jasoko ditu kirol kaiak. Denetik izango da: erakustaldi, tailer, zozketa eta deskontuz betetako jardunaldia izango da, “itsasoarekiko pasioaz eta aisialdi nautikoko hainbat jarduerez gozatzeko”.
14 enpresa bilduko dira maiatzaren 13an, 11:30etik 14:30era eta 17:00etatik 20:00etara. Topaketa irekia eta doakoa izango da. Zozketak eta doako tailerrak ere aurreikusi dituzte, esaterako, kayakak, surfa, kirol arrantza, ur motorrak, SUP, bela eta eskola nautikoak.