Gitarra jaialdia eta antzerkia, Hondarribiko asteburuan
Hondarribia-Peñiscola Nazioarteko XXI. Gitarra Jaialdiaren barruko kontzertuak jasoko ditu Kultur Etxeak.
Ohikoa den bezala, kulturaz beteta dator Hondarribiko asteburua. Klasiko bat izango da eskaintzaren artean: Hondarribia-Peñiscola Nazioarteko XXI. Gitarra Jaialdiaren barruko saioak izango dira datozen egunetan. Goi mailako gitarra jotzaileak izango dira herrian, betiere bestelako musikariek edo dantzariek lagunduta. Horrez gain, antzerkirako tarte bikoitza izango da asteburuan, nola ez, Itsas Etxea auditorioan.
Gitarra jaialdia
Ostiralean hasi, eta astelehenean bukatuko dira Hondarribia-Peñiscola Nazioarteko XXI. Gitarra Jaialdiaren barruko kontzertuak. Honakoa da horien zerrenda (denak doan dira).
- Apirilak 28, ostirala. 20:00etan, Kultur Etxean, Emiliano Leonardiren (Italia) eta Ielyzaveta Pluzhkoren (Ukraina) kontzertua. Lehena gitarrarekin ariko da, bigarrena pianista da.
- Apirilak 29, larunbata. 20:00etan, Kultur Etxean, Pons-Cuenca (Espainia) bikoaren emanaldia. Gitarra eta pianoa uztartuko dituzte emanaldian.
- Apirilak 30, igandea. 12:00etan, Irungo Oiasso Museoan, Juan Francisco Ortizen (Frantzia) kontzertua.
- Apirilak 30, igandea. 20:00etan, Kultur Etxean, Laurent Boutros (Frantzia) eta Julieta Cruzado (Argentina) igoko dira Kultur Etxeko oholtzara. Lehenak gitarra doinuak zabalduko ditu, eta Cruzadok horien gainean dantza egingo du.
- Maiatzak 1, astelehena. 20:00etan, Turismo Paradorean, Antonio Garcia (Frantzia) eta Javier Llanes (Espainia). Biolin eta gitarra duoa da.
Antzerkia
Hondarribiko kultur asteburuan bada gehiago. Antzerkia kasu. Itsas Etxeak bi emanaldi jasoko ditu. Honakoak dira:
- Apirilak 28, ostirala. 20:00etan, Itsas Etxea auditorioan, La resurreción de Nuno antzezlana Ste Xeiro Produccions konpainiaren eskutik. 8 euro.
- Apirilak 30, igandea. 18:00etan, Itsas Etxea auditorioan, Arrainak bihotzean antzezlana Glu Glu Producciones taldearen eskutik. 3 euro.