Udal hauteskundeetarako zazpi zerrenda Irunen
PSE-EEk, Elkarrekin Podemosek, EAJk, EH Bilduk, PPk, VOXek eta IZAIAk osatu dituzte zerrendak maiatzaren 28ko bozetarako.
Gaur publikatu dituzte Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, beste askoren artean, maiatzaren 28ko udal hauteskundeetarako herriz herri aurkeztu diren hautagaien zerrendak.
Irunen kasuan, zazpi dira orotara osatu direnak: PSE-EErena, Elkarrekin Podemosena, EAJrena, EH Bildurena, PPrena, VOXena eta Irungo Zerrenda Aurretik Irun Aurrera (IZAIA). Azken bi alderdi horiek egun ez dute ordezkaritzarik Iruni dagozkion hogei eta bost zinegotzien artean.