Irungo jaietako kartela bozka daiteke larunbatetik aurrera
Bost kartel finalisten artean aukeratu beharko dute Irun Txartela dutenek maiatzaren 14a baino lehen.
San Martzial eta San Pedro jaietarako bost kartel finalista hautatu ditu arte, ilustrazio, diseinu eta argazkilaritzaren munduko pertsonek eratutako Arte Batzorde batek.
Botoa emateko aukera larunbat honetan (hilak 29 da) irekiko da eta maiatzaren 14an itxiko da. Horretarako, Irun Txartela erabili behar da lotura honetan.
Bozketaren ondoren batzordea berriro elkartuko da publikoaren erabakia berresteko eta 300 euroko akzesita emateko, sari nagusia irabazi ez duten lau finalisten artean, eta hainbat irizpide baloratuko dituela azaldu dute, besteak beste, erabilitako teknikaren berrikuntza.