Arantxa Urretabizkaiak 111 Akademia saria jasoko du
'Azken etxea' eleberriagatik saritu dute. Ekainean egingo dute saria banatzeko ekitaldia.
111 Akademia saria irabazi berri du Arantxa Urretabizkaiak, Azken etxea nobelagatik saritu dute. Euskal Herriko irakurleek emandako saria da. Ekainean egingo dute saria emateko ekitaldia, jendaurrean izango dela aurreratu dute.
Joan den urteko apirilean kaleratu zuen eleberria Urretabizkaiak. Liburuak orotara 160 orri ditu eta hauetan, “iraganeko mamuak, adiskideak eta hautuak orainaldikoekin korapilatuko dira, elkar zelatatuko duten auzokideen giroan”.