Zarata berlindar gaua bihar Lakaxitan
'Hure', 'Gibfum' eta 'Katanakill' taldeek joko dute bihar 19:30etatik aurrera.
Kontzertuen agenda bete-beteta dauka urtea hasi zenetik Lakaxita gaztetxeak. Iragan dira Tattoo kafeta edota beste hainbat kontzertu, esaterako.
Gainera, 2023ko Jaion! festa antolatzen ari dira jada eta ostegunero, arratsaldetan asanbladak egiten dituzte antolatzaileek. Maiatzaren 20ean egingo da eta aurretik maiatzaren 13an bigarren eskuko azoka egingo dute Peña kalean.
Egutegian biharko egunari begira jarrita zarata nagusi izango den hiru kontzertu eskainiko dituzte Lakaxita gaztetxean, 19:30etatik aurrera.
Hure taldea Berlinetik iritsiko da eta punk industriala generoa jorratuko dute; Gibfum talde berlindarra ere gaztetxeko oholtzara igoko da ere eta “noise grind kaosa” eramango dute; Katanakill talde donostiarra ere bertan izango da “mamu zaratarekin”.