Energia Berriztagarrien Komunitateen inguruan arituko da GOIENER
Irungo EH Bilduk Energia Berriztagarriak eta Komunitate Energetikoak zikloko bigarren hitzaldia antolatu du asteazkenerako, 18:30ean, Palmera Monteron.
Irungo EH Bilduk Energia Berriztagarriak eta Komunitate Energetikoak zikloko bigarren hitzaldia antolatu du asteazkenerako, hilak 26, 18:30ean, Palmera Monteron, GOIENER-en eskutik.
Koalizio abertzaleak zehaztu du neurriz kanpoko energia kontsumoa, gehienbat inportatua eta funtsean jatorri fosilekoa, klima aldaketaren jatorrian dagoela, eta horren ondorioak jasaten ari garela. Herritarrek ondorio horiek “arintzen” lagun dezaketela adierazi dute, Energia Berriztagarrien Komunitateak bezalako proiektuen bidez.
GOIENER energia berriztagarria sortzeko eta kontsumitzeko kooperatiba bat dela zehaztu du koalizio abertzaleak, eta “esperientzia handia” du komunitate horiek sortzeko laguntzan eta aholkularitzan.
GOIENER-eko kideak komunitate horien inguruan arituko direla aurreratu du EH Bilduk: zer diren eta zer helburu dituzten; zer urrats eman behar diren komunitate bat sortzeko; zer oztopo tekniko, administratibo eta legal izan daitezkeen…