Kantinera izateko aurkez daiteke gaurtik
Konpainia bakoitzak hautagaitza aurkezteko modu propioa du, eta lehen kantinerak izango nor diren maiatzaren 5ean jakingo dira.
Alarde parekidearen batzordeak gaur zabaldu du kantinera hautagaitzak jasotzeko aukera. Konpainia bakoitzak bere prozesu propioa izango du eta horiek zeintzuk diren konpainia bakoitzaren orrialde nagusiko atalean kontsultatu behar dira.
Kantinerak hautatuko dituzten egunak ere zehaztu dituzte. Hala, Zalditeria eta Artilleriak maiatzaren 5ean egingo dute zozketa; Landetxak maiatzaren 11n; Olaberria eta Anakak maiatzaren 13an; eta gainontzeko konpainiek maiatzaren 12an.
Bestetik, larunbateroko Danborrada konpainiaren abesti propioen entseguez gain, Leka-Enea ikastetxean gainontzeko konpainietako kideak elkartzen ari segitzen larunbatero 11:00etatik 13:00etara.