Angel Comontek 'El socialismo de lo pequeño en Hondarribia' liburua aurkeztuko du bihar
Arma Plazak jasoko du ekitaldia, arratsaldez. Idazleaz gain, PSE-EEko zenbait ordezkari bertaratuko dira.
Ramon Rubial Fundazioak liburu aurkezpen bat antolatu du biharko (ostirala, hilak 21) Hondarribian. Arma Plazak jasoko du ekitaldia, 18:30etik aurrera. Angel Comontek El socialismo de lo pequeño en Hondarribia liburua aurkeztuko du.
Idazleaz gain, bertan izango dira Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusia, Maria Jesus Garin Hondarribiko PSE-EEko zinegotzi ohia eta Noemi Odriozola udaleko zinegotzia.