Moskenea baserriaren eraistean gertatutakoa aztertuko du udalak
Abotsanitzen salaketaren ondorioz, dagokion espedientea hasiko duela jakinarazi du udal gobernuak. "Jarduerak gehiegizkoak izan badira, zigor eredugarriak ekar ditzaketen neurriak hartuko dira".
Moskenea baserriaren eraistea salatu berri du Abotsanitz taldeak, eraisteko lanak “legez kanpokoak” direla diote, “landa lurrean eraitsitako baserri baten eremuan beste eraikin bat egitegatik” eraitsi dutela.
Salaketa honi erantzun berri dio udal gobernuak. Lehenik, “hiriaren ondarea babesteko konpromiso irmoa” adierazi dute, eta jakinarazi dute obran gertatutakoa aztertu eta dagokion espedientea hasiko duela. “Jarduerak gehiegizkoak izan badira, zigor eredugarriak ekar ditzaketen neurriak hartuko dira”, diote udaleko iturriek.
Abotsanitz taldeak “hiriko ondarearen alde erakutsitako interesa” eskertu du udal gobernuak, baina era berean “arduratsuak izateko eta zalantzak eta susmoak sortzeko mezurik ez emateko” eskatu diote Abotsanitzi, “horretarako oinarririk izan gabe”. “Hiriko ondarea defendatzeko bidean aurkituko gaituzte, baina ez aztoramenera eta gaizki pentsatzera eramaten gaituenean, jarduteko ohiko formula baita”, erantsi dute.
Iaz eman zuen udalak Zimizarga auzoko 26an dagoen Moskenea baserria berreraikitzeko baimena.