Gonzalo Carrionek "talde berritua" aurkeztu du
"Enpresa pribatuan, administrazio eta erakunde arloetan ibilbide profesionala eta esperientzia egiaztatua duten" 20 lagunek osatzen dute EAJren zerrenda.
Maiatzeko udal hauteskundeetarako “talde berritua” aurkeztu berri du EAJ taldeko alkategai Gonzalo Carrionek. “Enpresa pribatuan, administrazio eta erakunde arloetan ibilbide profesionala eta esperientzia egiaztatua duten” pertsonek osatzen dutela esan du, 20 dira orotara. Guzti horiek herriarekiko inplikazioa erakutsi dutela erantsi du, “lotura zuzena dutelako eta parte hartze aktiboa dutelako hiriko kultura, gizarte eta kirol ehunean”.
“Diziplina anitzeko” taldea dela du Carrionek. Horien artean, enpresa kudeaketan, ingeniaritzan, zuzenbidean, ikerketa eta teknologian, komunikazioan, hezkuntzan, maila akademikoan, gizarte politiketan, osasunean, merkataritzan eta ostalaritzan, eta lehen sektorean esperientzia dutenak bildu dituzte.
Hauteskundeetarako programa prestatzeko prozesuan jarraitzen dute jeltzaleek, eta orain arte herriko 50 erakunde baino gehiagok parte hartu dutela diote, “400 pertsonarekin baino gehiagorekin bilera zuzenak eginez”. Datozen asteetan beste 200 lagunekin biltzeko asmoa dute. 613 83 08 10 telefono zenbakia ere herritarren eskura jarri dute, Whatsapp bidez proposamenak eta kezkak helarazteko. Bestela, Hondarribia Eginez bulegotik pasa daitezke herritarrak (Matxin Arzu, 1).
“Hondarribiko etorkizuneko proiekturik onena taldean egingo dugu. Talde inplikatua eta motibatua osatzen dugu, Hondarribiak bizi kalitatean erreferente izaten jarrai dezan. Apaltasunetik, pertsona hauek estilo berri bati ekin diote. Jakitun gara zer erronkari heldu behar diogun hiri gisa, eta ilusio handiz, modu eraikitzaile eta hurbilean erantzungo dugu”, erantsi du alkategaiak.
Ondorengoa da zerrenda:
- 1. Gonzalo Carrion Insausti (44 urte).
- 2. Maria Serrano Olaskoaga (38 urte).
- 3. Juan Luis Silanes Agirre (52 urte).
- 4. Ainhoa Martinez Arrieta (49 urte).
- 5. Ander Ribes Lazkanotegi (41 urte).
- 6. Alaitz Zabala Zarautz (43 urte).
- 7. Mikel Labayen Eraso (52 urte).
- 8. Arantxa Berrotaran Otegi (39 urte).
- 9. Borja Agueda Oses (33 urte).
- 10. Larraitz Gezala Oiarbide (51 urte).
- 11. Javier Barandiaran Santamaria (55 urte).
- 12. Marta Alvarez Huete (44 urte).
- 13. Peio Lapitz Gonzalez (61 urte).
- 14. Edurne Etxaburu Egia (45 urte).
- 15. Jose Ramon Mutuberria Daguer (53 urte).
- 16. Arantzazu Ocio Larrañaga (46 urte).
- 17. Rafa Insausti Aizpeolea (78 urte).
- 18. Maiaia Urrutia Gastezi (62 urte).
- 19. Cristina Uriarte Toledo (62 urte).
- 20. Xabier Zabala Zeberio (58 urte).
Taldeko kideen gaineko informazio eta xehetasun gehiago lotura honetan kontsulta daitezke.