Abotsanitzek hauteskundeetarako programa aurkeztuko die herritarrei ostegunean
Herri batzarra egingo dute, arratsaldez. Hurrengo urteetarako aurreikusi dituzten lan ildo guztiak aurkezteaz gain, beste zenbait gai ere jorratuko dituzte.
![](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2023/04/abotsanitz.jpg)
Abotsanitzek maiatzeko udal hauteskundeetarako prestatu duen programa aurkeztuko du publikoki, herri batzarra egingo dute ostegunean (hilak 20). Kultur Etxeko 103. gelan bilduko dira, 19:00etan.
Hurrengo urteetarako aurreikusi dituzten lan ildo guztiak aurkezteaz gain, beste zenbait gai ere jorratuko dituztela aurreratu du taldeak.