Jai egun berezia egingo dute Gernikan, Psilocyberen egitasmoz
Iparragirre elkartearekin batera egun osoko egitaraua antolatu dute hilaren 29rako. Hara joateko autobusa antolatu dute.
Psilocybek eta Iparragirre elkarteak jai egun berezia antolatu dute datorren hilaren 29rako (larunbata da). Gernikako (Bizkaia) Iparragirre aretoak jasoko du jaialdia, bazkaria, jolasak, poteoa eta kontzertuak (Tzar, Krin eta The Iiingles) izango direla aurreratu dute.
Hara joateko autobusa antolatu du Psilocybek. 25 euro ordaindu beharko dira, kontzertuetarako sarrera barne. Apuntatzeko 943 64 40 93 telefono zenbakira deitu edo helbide honetara idatz daiteke.
12:00etan abiatuko da autobusa Hondarribitik eta 3:00etan itzuliko da Gernikatik.