Emaitza onekin bukatu du Marlaxkak Adinetako Euskadiko Banakako Txapelketa
Hiru kategorietatik bitan podiumean txoko bat egin dute hondarribiarrek. Aritz Tornay garaile izan da kadeteetan eta Gorka Tafall bigarren izan da promesetan.
Asteburu honetan Adinetako Euskadiko Banakako Txapelketan parte hartu dute Marlaxkako zenbait kidek, emaitza onekin. Hiru kategorietatik bitan podiumean txoko bat egin dute hondarribiarrek. Aritz Tornay garaile izan da kadetetan eta Gorka Tafall bigarren izan da promesetan.
Promesetan ere lehiatu da Jon Diaz, baina ez da podiumera igotzeko gai izan, bosgarren postuan bukatu baitu lehia. Haren atzetik, zortzigarren postuan hain zuzen, Iker Tafall sailkatu da. Jurgi Diazek aldiz, 12. postuan bukatu du lehia, gazte mailan.
Era berean, Euskadiko Txapelketa Absolutua ere jokatu dute Marlaxkakoek, eta Josu Tornayk eskuratutako hiru puntuei esker, 12. postuan bukatu du txapelketa.