Azken urteetan bezala futbol zelaiaren aparkalekuan egingo dira. Txosnan txandaren bat egiteko izena eman daiteke dagoeneko.
Martxan dabil Larreundi-Olaberria auzoetako jaien batzordea eta programaren pintzelada batzuk kaleratu dituzte. Iazko arrakastaren ondoren, gogotsu ekin diote aurtengoak antolatzeari eta aurreratu dutenez “klasikoak eta sorpresak” izango dira. “Eta giro ona, ziur!”
Langilearen Eguna maiatzaren 1ean da eta egun horren bueltan ospatzen dira auzo hauetako jaiak. Hartara, 2023ko Larreundi-Olaberriko jaiak apirilaren 28tik maiatzaren 1era bitarte egingo dira, kaleratu duten kartelean konfirma daitekeenez. Azkenik, “Gora langile eta landa auzoak! goraipatu dute.
Jai eremua San Jose Langilea futbol zelaiaren aparkalekua izango da. Txosna eta barrakak jarriko dituzte, eta txosnan txandak egiteko laguntza eskatu dute. Horretarako, 633 05 31 68 telefono zenbakira deitu edo idatzi behar da.
Hona hemen oraingoz argitaratu duten egitaraua:
Apirilak 28, ostirala. 18:00etatik aurrera.
- Jaien hasiera: Buruhandiak; dantzaldia zu2ak jaialdia; Mora SDR-ren kontzertua; Bassagain soinu sistema eta Selektah Stepiren emanaldiak.
Apirilak 29, larunbata. 16:30ean hasita.
- Haur jolasak; Bidasoko Erraldoiak; Burrunba elektrotxaranga; eta Dj gaualdia.
Apirilak 30, igandea. 12:30etatik aurrera.
- Jolasak; Estorninas teatroren emanaldia; paella popularra; Remember taldearen kontzertua.
Maiatzak 1, Langileen Nazioarteko Eguna, astelehena. 09:00etan hasita.
- Txistulariak auzoan zehar; Irungo musika bandaren kontzertua; Ramon Martin bizilaguna omentzeko rock kontzertu bat Slimfit eta Volaverunt taldeen eskutik.