Alicia Txoperena Emakumeen Espainiako Squash Txapelketa, Irunen
Goi mailako squasha Artaleku kiroldegian lurreratuko da hilaren 20tik 23ra. Izen-emateak bihar itxiko dira, hilak 12.
Lur Alai Squash Kluba bere hamargarren urteurrena betetzen ari da aurten. Urteurren horren harira, hainbat txapelketa ari da antolatzen klun irundarra, eta hurrengoa esanguratsua izango da, I. Alicia Txoperena Emakumeen Espainiako Txapelketa jokatuko baita Irunen. Txapelketa hori hilaren 20tik 23ra lehiatuko da Artaleku kiroldegian. Izen-emateak bihar itxiko dira, hilak 12. Parte hartzaile bakoitzak 25 euro ordaindu beharko ditu txapelketan lehiatzeko, eta dagoeneko 18 jokalarik eman dute izena.
Alicia Txoperena
1980ko hamarkadan Irun leku nabarmena izan zen squashean, eta hein handi batean Alicia Txoperenari esker izan zen. Jokalari ohi irundarra 1981 eta 1982 denboraldietan Espainiako rankingaren buru izan zen. Garai hartan eskualdeko gimnasio eta kiroldegiek squasheko zortzi pista ireki zituzten orotara, eta kirol horren hedapen eta arrakasta hasi zen.