Posta bidezko botoa tramitatzeko laguntza emango du PSE-EEk
Murru kaleko lokalean egingo dituzte izapide guztiak, astelehen, astearte eta ostegunetan, goiz zein arratsaldez.
Hondarribiko PSE-EEk udal hauteskundeetan posta bidez botoa emateko tramitazioak egiteko aukera emango die herritarrei, Murru kalean duten lokalean. Bihartik (hilak 4) maiatzaren 18ra bitarte (osteguna) bertaratu daitezke hondarribiarrak. Astelehen, astearte eta ostegunetan irekiko dute, 10:00etatik 12:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Gainerako egunetan bertaratzeko aldez aurretik hitzordua hartu beharko da, 943 64 64 51 telefono zenbakira deituta.