Euskadiko Squash Txapelketa Nagusia, "biribila"
Lur Alai Squash Klubak antolatuta, Euskadiko Squash Txapelketa Nagusia jokatu dute asteburu honetan Irunen. Bi laugarren postu eskuratu ditu Lur Alaik.
Lur Alai Squash Klubak antolatuta, Euskadiko Squash Txapelketa Nagusia jokatu dute asteburu honetan Irunen, Artalekun hain zuzen. Irungo klubak adierazi duenez, “txapelketa biribila” izan da. Dena den, udalaren aldetik ez dutela laguntzarik jaso salatu nahi izan du taldeak, “Euskadiko squash egutegian txapelketa garrantzitsuena izan arren”. Haren bete beharrei “uko” egitea leporatu diote udalari, “lotsagarritzat” jo dute haren jarrera, “Lotsagarria kirol zinegotziak haren bete beharrei uko egin eta squash pisten itxierarekin sortutako gatazka sakontzen eta okertzen joatea, klubaren harremanak erabat apurtuz eta klubaren lana estaliz”, esan dute, amorruz.
Bi laugarren posturekin bukatu dute lehia etxekoek. Klubeko Xabi Azaldegi hernaniarra laugarren izan zen gizonezkoetan, baita Elise Dulak hendaiarra ere.
Ondorengoak dira txapelketaren emaitzak:
Gizonak:
- 1) Joel Eransus.
- 2) James Himan.
- 3) Alberto Ferreiro.
- 4) Xabi Azaldegi (Lur Alai)
Emakumeak:
- 1) Irune Peinado.
- 2) Sandra Perez.
- 3) Rosa Andres.
- 4) Elise Dulak (Lur Alai).