Azken ostirala egingo dute gaur Zabaltza plazan
Etxerat Elkarteak eta Sare Herritarrak deituta, 20:00etan bilduko dira. Urrunketa bukatuta, orain etxera bidea aldarrikatuko dutela esan dute.
Etxerat Elkarteak eta Sare Herritarrak deituta, azken ostirala egingo da gaur 20:00etan Zabaltza plazan. Antolatzaileek azaldu dute bukatu dela “izugarrizko sufrimendua” eragin duen sakabanaketaren “aro latza”, eta urrunketa bukatuta, orain etxera bidea aldarrikatuko dutela esan dute.