EH Bilduk zerrenda "anitza, gaztea, profesionala eta esperientziaduna" aurkeztu du
"Sakontasuneko aldaketak ilusiotik bideratzeko" helburuz, 20 laguneko zerrenda aurkeztu du taldeak. Herritar guztien artean eraiki nahi dute Hondarribia, "egungo udal zurrunetik herritarron udalerako bidea egiteko".
Hondarribiko EH Bilduk datozen hauteskundeetarako zerrenda prest du. 20 emakume eta gizonez osatutako zerrenda aurkeztu du koalizio subiranistak: “zerrenda anitza, gaztea, profesionala eta esperientziaduna”.
Zerrenda osatzeko genero ikuspegia, adin tarte ezberdinak, auzo guztien presentzia, herri mugimenduekiko lotura eta hiriarekiko konpromisoa hartu dituzte kontuan. Eta helburua, argia: “sakontasuneko aldaketak bideratzea, ilusiotik”. Herritar guztien artean eraiki nahi dute Hondarribia, “egungo udal zurrunetik herritarron udalerako bidea egitea” dute helburu.
Aldaketa hori errealitate egiteko, taldeak honako bost ezaugarriko hiria irudikatu du:
- XXI. mendeko udala (irekia, gardena eta demokratikoa).
- Hiri Berdea, eraginkorra (mugikortasuna, etxegintza, energia, turismoa…).
- Berdinak arlo guztietan (emakumeak, anitza, gaztea, LGTBI…).
- Herri bizia eta bertan bizitzeko herria (ekonomia, zaintza kultura…).
- Euskalduna.
Bide horretan, “ilusioari bide eginez herritarrekin batera hiria aldatzeko” lantaldea aurkeztu dute. Ondorengoek osatzen dute zerrenda:
- 1: Garoa Lekuona Izeta.
- 2: Koldo Rodriguez Akarregi.
- 3: Xabier Bengoetxea Erriondo.
- 4: Kotte Susperregi Aizpurua.
- 5: Olatz Ugalde Lujanbio.
- 6: Lur Mariskal Susperregi.
- 7: Garikoitz Arroyo Vega.
- 8: Iosu Miren Goñi Maya.
- 9: Puy Sola Eslava.
- 10: Koldo Elizetxea Imaz.
- 11: Ekhiñe Alza Goenaga.
- 12: Mª Jesus Gomez Lago.
- 13: Enar Agirre Oregi.
- 14: Carlos Gebara Urkiola.
- 15: Xabier Isasi Belanzategi.
- 16: Idoia Aginagalde Olaizola.
- 17: Uxue Kriado Nieto.
- 18: Karlos Santiago Etxebarria.
- 19: Borja Arietaaraunabeña Ibañez.
- 20: Usetxe Mendikute San Miguel.