Kalea ez dela etxea salatuko dute ostiral honetan San Juan plazan
Euskal Herriko hainbat eragile eta elkarte batu dira deialdira eta hiri ezberdinetan egingo dira elkarretaratzeak. Irunen, 19:30ean, ostiral honetan.
Kalea ez dela etxea salatzeko eta denentzako harrera duina aldarrikatzeko elkarretaratzeak egingo dituzte Euskal Herriko hainbat hirietan ostiral honetan: Irunen (19:30ean, San Juan plazan), Gasteizen (19:00etan, La Provincia plazan) eta Bilbon (17:30ean, Aldundiaren aurrean). Aldiz, Iruñean larunbat honetan elkartuko dira (12:00etan, Udaletxeko plazan).
Eragile ezberdinek egindako deia da:
- Irun: Irungo Korapilatuz elkartea;
- Bilbo: Bilboko Atxuri Harrera, SOS Arrazakeria Bizkaia, Ongi Etorri Errefuxiatuak Bizkaia; Bilbao la Vieja; San Frantzisko eta Zabalako taldeen Koordinadora; Novisi elkartea; Mbolo Moye Dole; Ecuador Etxea; Eskubide Sozialen Karta.
- Donostia: Hiritarron Harrera Sarea; Kaleko Afari Solidarioak, eta SOS Arrazakeria Gipuzkoa.
- Gasteiz. Derecho a Techo-Inor ez kale gorrian, eta Ongi Etorri Errefuxiatuak Araba.
- Iruñea: Karabana Mugak zabalduz; PIM-MIG; Apoyo Mutuo; SOS Arrazakeria Nafarroa; Lantxotegi elkartea; Haziak; Paris 365; eta Oxfan Intermon.