San Migel-Anaka "lehenbailehen errealitate izan dadin", babesa eman dio EAJk udal gobernuari
Obrak lehenbailehen hasi daitezen eta "Irunen dugun etxebizitzen beharrari erantzuna lehenbailehen eman ahal izateko" asmoz, udal gobernuari babes eta laguntza adierazi diote jeltzaleek.
San Migel-Anaka eremurako udalak aurkeztu berri duen proiektuaren gaineko irakurketa egin du EAJ taldeak. 2014an bertan babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzen hasiko zirela esan zuela leporatu diote udal gobernuari, eta espero dute “oraingoan egia izatea eta emandako hitza betetzea”. Horregatik, obrak lehenbailehen hasi daitezen eta “Irunen dugun babes ofizialeko, bai alokairuzko eta baita salmentako, etxebizitzen beharrari erantzuna lehenbailehen eman ahal izateko” asmoz, udal gobernuari babes eta laguntza adierazi diote jeltzaleek.
Eremu berri horretan egingo duten kirol ekipamenduen “beharra” nabarmendu du taldeak. Batetik, futbol zelaia aurreikusten da proiektuan, eta bestetik, taldeak landu duen “kiroldegi berritzaile, moderno” izango duela ere jaso dute. Jeltzaleek proposatutako kiroldegiak “Iruni behar duen hirugarren kiroldegi hori eskainiko” liokeela diote. “Irundarrek eskatzen dute, trenbide gunearen beste aldean dagoen eskari horri erantzuteko”.
Egoera horri erantzuteko “Irungo herritar guztien egunerokotasunerako kirol instalazio osatu, estali eta modernoak” proposatu dituzte jeltzaleek San Migelen: bi igerileku, udarako solairu bat, fitness gela, pista balioniztun eta kafetegi gune bat izango dituena.
“Une honetan Irungo mendebaldeko auzoek dituzten beharrei erantzuteko momentua da, kirol ekipamendu hori eskaintzekoa. Kontuan harturik ere, eremuan aurreikusitako etxebizitza guztiak eraiki ondoren, epe ertainean beharrian hau areagotuko egingo dela”, erantsi dute.