Kreditu aldaketarako egindako zenbait proposamen onartu dizkiote PSE-EEri
160.000 euro inguruko proposamena egin dute sozialistek.
Gobernu taldeak aurkeztutako 12 milioi euroko kreditu aldaketarako zenbait proposamen egin ditu PSE-EEk, eta horietako batzuk jeltzaleek onartu dituztela jakinarazi dute. 160.000 euro inguruko proposamena egin dute sozialistek.
Ondorengoak dira EAJ taldeak onartutako proposamenak:
- Alokabide barruan alokairurako laguntzak.
- Herriaren irisgarritasunaren azterketa.
- 1922tik 1935ra arteko akten hustea.
- Liburuentzako kutxak jartzea herriko zenbait puntutan.
- HS2 kirol inklusiborako furgoneta bat eskuratzea.
- Autismoa duten pertsonei laguntzeko piktogramen seinaleztapen egokirako programa bat egitea.