Cuetara: "Torrelavegako partidatik, bolada oso ona izan dugu, sentsazio onekin"
Bihar, Guadalajaran lehiatuko du Asobal Ligako 21. jardunaldiko partida Bidasoa Irunek. Urteko helburuak eta Guadalajararen izaera lehiakorra izan ditu hizpide entrenatzaileak partidaren atarikoan.
Bihar lehiatuko du Bidasoa Irunek Asobal ligako 21. jardunaldia. Guadalajara mugituko dira, sailkapenean azken aurreko postuan dagoen taldearen aurka aritzeko. Irungo taldea seigarren dago, 22 punturekin, eta sailkapeneko gorengo postuetara begira jarri nahi du. Jacobo Cuetara entrenatzaileak argi utzi du: partida zaila izango da, Guadalajarako taldearen egungo egoera dena delakoa izanda ere. “Denboraldiko fase honetan, talde guztiek dute asko jokoan, eta hori nabari da” baieztatu du Cuetarak, baina irundarrak sasoi onean daudela “Torrelavegako partidatik, bolada oso ona izan dugu, sentsazio onekin”.
Era berean, entrenatzaileak Guadalajarak etxean denboraldian zehar lortu dituen garaipenak ekarri ditu gogora: “diferentzia ez bada hasieratik egiten, oso talde arriskutsu eta lehiakorra da”. Ligako helburuak Europakoak baina garrantzitsuagoak direla ere azpimarratu du entrenatzaileak, eta ondorioz, hemendik aurrerako partida guztiak azkena bezala lehiatuko dituztela.
Bihar, larunbata, arratsaldeko 17:30ean abiatuko da norgehiagoka, Guadalajarako David Santamaria pabiloian.