Planetaren Orduarekin bat egin du Hondarribiko Udalak
Guadalupeko Santutegiko, harresiko, udaletxeko eta Jasokundeko eta Sagarrondoko Andre Mariaren parrokiako argiak itzaliko dituzte larunbatean.
Hondarribiko Udalak beste urte batez Planetaren Ordua egitasmoarekin bat egin du, “herritarrak klima aldaketaren garrantziaz kontzientziatzeko” asmoz. Hala, larunbatean (hilak 25) zenbait udal eraikinetako argiak itzaliko dituzte. Zehazki, Guadalupeko Santutegiko, harresiko, udaletxeko eta Jasokundeko eta Sagarrondoko Andre Mariaren parrokiako argiak itzaliko dituzte, 20:30etik 21:30era.