Alarde Publikoko konpainiak erakutsi nahi du "hemen" daudela eta ez direla desagertu. 11:30ean hasiko dira, Antzaran plazako Boulevard tabernan.
Alarde Publikoko partaide den San Migel konpainiak luntx bat antolatu du larunbat honetan, hilak 25. Antzaran plazako Boulevard tabernan bilduko dira. Konpainiako kideek etxetik eramango dituzte jakiak (patata tortillak, txistorra edota bizkotxoak) eta tabernak edariak zerbitzatuko ditu. Edari horiek ordaindu beharko direla zehaztu dute San Migeleko kideek.
Konpainiako kideen esanetan, bilkura horren helburu nagusia da auzoari eta hiriari gogoraraztea San Migel konpainiak “hemen” jarraitzen duela eta ez direla desagertu. Auto finantzaketa modu bat ere badela adierazi dute kideek. Luntxa 11:30ean hasiko da, eta 13:00ak aldera bukatuko dela jakinarazi dute. Hiritarrei bertaratzeko leia luzatu diete, eta kideek nabarmendu dute prest daudela jendearekin hitz egiteko eta informazio gehiago emateko.