Planetaren Ordua egingo da larunbat honetan
Udaletxeko, Menchu Gal aretoko eta San Martzial ermitako argiak itzaliko dituzte 20:30ean. Mundu osoan egiten den keinua da.
Beste urte batez parte hartuko du Irungo Udalak Planetaren Ordua ekimenarekin. Hala, larunbat honetan, hilak 25, 20:30ean, udaletxea, Menchu Gal Museoa eta San Martzial ermitako argiak itzaliko dituzte.
Ekimen honen asmoak dira biodibertsitate galera gelditzea eta atzeratzea, eta 2030erako CO2 isuriak erdira murriztea posible dela frogatzea. “Ezinbestekoa da udalerri eta udalen lankidetza, eta, horrela, urtero, mundu osoko hiriek kanpainaren alde egiten dute”.
Bide batez, irundar guztiak ekimenarekin bat egitera gonbidatu ditu udalak.