Solas Jolas programako behin-behineko zerrendak kaleratu ditu udalak
Onartuen eta ez onartuen zerrendak ikusgai daude jada. Erreklamazioak ostiralera arte egin daitezke, eta hilaren 31n publikatuko dituzte behin-betiko zerrendak.
Irungo Udalak jakinarazi du gaur argitaratu direla Solas Jolas programan parte hartzeko aurretiko izen-ematea egin duten haurren behin-behineko zerrendak. Onartuen eta ez onartuen zerrendak Irungo Udalaren webgunean edo 943 50 51 52 telefonoan kontsulta daitezke.
Erreklamazioak egiteko epea gaurtik ostiralera arte (hilak 24) egongo da irekia. Denbora tarte horretan, udalak aukera emango du jasotako informazioa zuzena den egiaztatzeko eta behar balitz, aldaketak egitea eskatzeko. Epe hori bukatuta, hilaren 31n publikatuko dira behin-betiko zerrendak.
Ondoren, apirilaren 4an, izen-emateak egiteko hitzorduak erabakiko dituen zozketa egingo da 12:00etan, eta emaitza 15:00etan jakinaraziko dute. Zozketa horrek erabakiko du nork duen lehen hitzordua, eta ondorengo hurrenkera errespetatuz, eskainitako plazetan izena ematen joango dira interesdunak apirilaren 17tik 28ra, plazak bete ahala aukerak murriztuz.