'Luze edo Motz' bakarrizketa, Larreaundi-Olaberriko auzo elkartean
Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai Irunen izango dira lehen aldiz bakarrizketarekin, martxoaren 24an, 19:30ean.

Luze edo Motz bakarrizketa 2021ean hasi zuten Mirari Martiarena oiartzuarrak eta Idoia Torregarai usurbildarrak. Baina oraindik ez dute Euskal Herri osoa zeharkatu eta Irunera iristeko txanda izango da datorren martxoaren 24koa.
Larreaundi-Olaberria Auzo Elkartean egingo da (Iñigo de Loiola, 9) eta Antxeta irratiaren babesarekin etorriko dira umoregileak Irunera. Hitzordua hilaren 24ko 19:30ean finkatu dute eta ez da sarrerarik eskuratu behar.