Igande goizean Kolon pasealekua eta Gipuzkoa hiribidea itxiko dituzte
Haurren eta Kimuen Gipuzkoako Txirrindularitza Lehiaketa egingo da eta 09:30etatikn 13:00etara trafiko desbideraketak egingo dituzte.
Igande honetan txirrindularitza lasterketa bat egingo da goizean eta trafikoarentzat itxita egongo dira Kolon pasealekua eta Gipuzkoa hiribidea. Lasterketa Haurren eta Kimuen Gipuzkoako Txirrindularitza Lehiaketa da.
09:30ean hasi eta 13:00etan bukatuko dira desbideraketak. Argentinar Errepublika eta Arizmendi Almirantea kaleetara sartzeko, Iparralde hiribidetik eta Eloy Iglesias, Nicolas Guerendiain eta Juan de Albisu kaleetatik egin beharko da. Antolakuntzakoak eta Udaltzaingoak ariko dira koordinazio lanetan.
Cipriano Larrañaga kalera eta ingurura sartzeko, Iparralde hiribidetik eta Eloy Iglesias, Nicolas Guerendiain, Policarpo Baltzola eta Zuberoa kaleetatik eta Zabaltza plazatik, ohikoaren kontrako noranzkoan egin beharko da.
Argentinar Errepublika, Arizmendi Almirantea, Miguel de Astigar, Jacobo Arbelaitz eta Cipriano Larrañaga kaleetatik, Mendibil parketik eta Zabaltza plazatik irteteko, Cipriano Larrañaga eta Argentinar Errepublika kaleetatik eta Iparralde hiribidetik joan beharko da.