Herri programa lantzeko batzarra egingo du EH Bilduk
Palmera Montero gunean elkartzeko deia egin du Irungo EH Bilduk. Bertaratzeko asistentzia konfirmatu beharra dago.
Martxoaren 21ean EH Bilduk herri programa lantzeko saioa egingo du Palmera Montero gunean, 18:30ean. Lanketa egiteko bertaratzearen garrantzia nabarmendu du alderdiak, “ekarpenak entzun eta jaso nahi ditugulako”.
Asistentzia konfirmatu egin behar dela azaldu dute eta horretarako dokumentu hau sortu dute.