Kontsumitzaileen bulegoak arreta pertsonala berreskuratuko du Kasino Zaharrean
Ostegunero zabalduko dute, 10:30etik 13:00etara. Hileko azken astearte arratsaldeetan ere ateak irekiko dituela jakinarazi du Maria Serrano zinegotziak.
Bihartik (hilak 15) aurrera, kontsumitzaileen bulegoak arreta pertsonala eskainiko du berriro Kasino Zaharrean, hala jakinarazi du Maria Serrano zinegotziak. Hala, ostegunero zabalduko dute, 10:30etik 13:00etara. Hileko azken astearte arratsaldeetan ere ateak irekiko ditu bulegoak, oraingo honetan 16:00etatik 19:00etara.
“Pandemiak eta Kasino Zaharraren itxierak eragindako parentesi luze baten ondoren, ostegun honetatik aurrera zerbitzua izango dugu berriro Hondarribian. Argi utzi nahi dut une oro zerbitzuak Irungo bulegoan eskaintzen jarraitu duela”, esan du zinegotziak.
2022ko datuak eman ditu Serranok. Hauen arabera, 1.580 laguni erantzun zieten eskualdean, horietatik 304 hondarribiar izan ziren. Guzti horietatik 159 kontsulta telefonoz egin dira, 82 bulegoan artatu dituzte eta 63 posta elektronikoz izan dira.