Sona handiko kultur emanaldiak, Amaia KZn
'Black is Beltza II: Ainhoa' filmaren proiekzioa edota 'Saldremos mejores' emanaldia eskainiko dituzte Irungo aretoan. Hilaren 21ean erosi ahalko dira sarrerak.
Kultur arloak udaberri eta udazkeneko Amaia KZren agendaren berri eman du. Oihartzun handiko artista eta lan itzelez gozatzeko aukera izango dela adierazi dute alkateak eta Borja Olazabal kultura zinegotziak.
Ohiko hitzorduak biltzen dituen agendaz gain, beste sei emanaldi handi gehitu dituzte. Sarrerak martxoaren 21etik aurrera jarriko dituzte salgai udalaren orrialde honetan, turismo bulegoan eta Amaia KZko leihatiletan.
Musika
- Alba Reche.
- Apirilaren 15ean.
- Chica Sobresalto.
- Urriaren 21ean.
Zinema
- Black is Beltza II: Ainhoa.
- Ekainaren 1ean. Fermin Muguruza zuzendaria izango da bertan.
- La consagracion de la Primavera.
- Oraindik ez dute data finkatu baina Telmo Irureta aktorea bertaratuko dela baieztatu ahal izan dute.
Umorea
- Saldremos mejores.
- Maiatzaren 27an, 19:00etan.
- Buenismo Show.
- Irailaren 22an, 20:00etan.