Meazuriko saioak bigarren zati bat izango du ostegunean
Iragan osteguneko saioak izandako arrakasta ikusirik, hitzordua berriro errepikatuko da etzi, 19:30ean, Amaia KZn.
Irungo Udaleko Kultura arloak antolatuta, ‘Meazuri. Pasado, presente y futuro’ saioa errepikatuko da ostegunean, hilak 16, 19:30ean, Amaia KZn. Iragan osteguneko bilkurak izan zuen arrakasta ikusirik eta sarrera guztiak agortu ondoren, saioa berriz egingo dute.
‘Meazuri. Pasado, presente y futuro’ izenburupean, protagonistek Meazurin egindako bidaia azalduko dutela aurreratu dute antolatzaileek. Meazuri Irugurutzetako meatze inguruetako galeria bat da, Aiako Harrian kokatua dagoena.
Hitzordua gaztelaniaz egingo da, eta aurkezpen batek eta bukaerako hizketaldi batek osatzen dute. Sarrera librea da, edukiera bete arte.